arantzazu gandiaga
gandiaga eraikina
zer da arantzazu?
  ekitaldiak antolatu
abantailak
aretoak
zerbitzu teknikoak
ostatua
jatetxea
jarduerak
  harremanetarako
nola heldu
 
         
  slogan  
 

Abantailak
Ingurune pribilegiatua:
Bere kokalekuak berezitasun paregabea ematen dio Arantzazuri. Urbiako zelaietatik beherako bideari begiratuz gero, Aloña mendiaren eta Elgeako mendilerroaren arteko elkarketaz goza dezakegu, baita harkaitzen gainean eraikitako santutegiaren orekaz ere.
Arantzazuk, Aizkorri-Aratz natur parkerako sarbide gisa, paisaiarekin eta inguruko naturarekin guztiz bat eginda sentitzeko aukera eskaintzen du.
Arantzazura Oñatitik iristen da. Oñati Gipuzkoako Lurralde Historikoko herririk monumentalena dela esan dezakegu. Ignacio Zuloaga margolari handiak Euskal Herriko Toledo zela esan zuen. Oñatin barrena paseatzea denboran galtzea da.
Aipatzekoa da Unibertsitatearen eraikina, 1548an inauguratua eta garaiko unibertsitate handiekin aldera daitekeena, besteak beste, Salamanca, Valladolid edo Bologna. Bertako ikasgelak 1901era arte erabili ziren irakaskuntzarako, urte horretan itxi egin baitzen, dekretuz. Egun ikus dezakeguna Errenazimenduko altxor arkitektonikoa da.

Instalazio modernoak:
Arantzazuko Topaketa eta Batzarretarako Gandiaga zentroak talde txikietatik hasi eta 250 lagunentzatko ekitaldietarako aretoak eta zerbitzuak ditu. Bertako instalazioak Gandiaga Topagunea eraikin modernoan kokatuta daude (Miguel Angel Alonso del Val, COAVNren 2007ko saria) eta soilak, funtzionalak eta erabilera anitzekoak izateagatik nabarmentzen dira. Gandiaga zentroan bertan hainbat zerbitzu erabilgarri izateak eta bezeroa erabat gogobetetzea lortzeko ahalegin guztia egiten duen taldea bai pertsonek bai elkarteek beren helburuak betetzea ahalbidetzen dute.

Aparkaleku ziurra eta doakoa:
Arantzazu urrun dagoela esan arren, Bilbotik, Gasteiztik edo Donostiatik ordubetera baino ez dago, eta Iruñeatik ordu eta laurdenera.
Arantzazun ez dago auto-ilaren arazorik, ezta aparkatzeko arazorik ere, doan aparkatzeko 500 plaza baititu autoentzat eta 6 plaza autobusentzat.
Arantzazuk denbora aurreztarazten du.

Kalitatezko ostatua: jaki goxoak eta atseden zoragarria:
Santuario de Arantzazu hotelak kalitate goreneko zerbitzua eskaintzen du arretari, ostatuari, sukaldaritzari eta hidroterapiari dagokienez.
52 logela ditu, horien artean, 45 metro koadroko suite bat, eta guztiak material nobleekin apainduta daude, kolore beroekin konbinatuta.
Horrez gain, jatetxe paregabea du, tokiko gastronomia bikaina dastatu ahal izateko.
Lasaitasuna eta atsedena bultzatzeko, baita lekua bera ere, hotelak tratamendu termaletarako eta hidroterapiarako eremu bat du.
+info

Aparteko eskaintza: aisialdia eta jarduera osagarriak:
Aisialdia ere hausnarketarako eta sormenerako gunea izan daiteke. Arantzazuk edozein ekitaldi edo bilera aire zabaleko jarduerekin osatzeko aukera eskaintzen dizu:
-Basilikako bisita gidatua, Saénz de Oiza, Laorga, Oteiza, Basterretxea, Chillida, Muñoz, Eulate eta Egaña artisten lana ezagutzeko.
-Arrikrutzeko haitzuloak.
-Gomiztegi baserria/artzain-eskola (gaztagintza, artzain-txakurren erakustaldia…).
-Oñati ezagutzeko bisita gidatuak.
-Aizkorri-Aratz natur parkeko ibilbideak.
-Etikari eta gatazken ebazpenari buruzko ikastaroak eta konferentziak.
-Hidroterapia.

   
 
© Arantzazu-Gandiaga 2009