arantzazu gandiaga
gandiaga eraikina
zer da arantzazu?
  ekitaldiak antolatu
abantailak
aretoak
zerbitzu teknikoak
ostatua
jatetxea
jarduerak
  harremanetarako
nola heldu
 
         
  slogan  
 

Zer da Arantzazu?
Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa) duela 500 urte baino gehiagoz geroztik frantziskotarren esku egon den santutegia da. Aizkorri-Aratz natur parkean dago, Euskal Herriaren bihotzean.

Herriaren fedearentzat erreferente nabarmena izan da eta oraindik ere bada. Euskal arimaren alde sentikorra gordetzen du, haren hizkuntza eta kultura errotu ditu, baita naturarekiko maitasuna, pertsonaren soiltasuna eta primatua ere. Historian zehar gizartearen aldaketetara egokitu da bere nortasuna galdu gabe, eta espiritualtasunaren, kulturaren, artearen, naturaren, etikaren, elkarrizketaren eta bakearen erreferentzia bihurtu da; denon ondarea den gizatasun-iturria, harrera-lekua, horren bila dabiltzanentzat.

Hau izan da frantziskotarrek bost mendez egindako lanaren emaitza. 2008an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragón taldeak eta Kutxak haiekin bat egin genuen santutegia etengabe birsortzeko ahaleginean eta Arantzazu Gaur Fundazioa sortu genuen hura sustatzeko.

www.arantzazu.org



   
 
© Arantzazu-Gandiaga 2009