arantzazu gandiaga
gandiaga eraikina
zer da arantzazu?
  ekitaldiak antolatu
abantailak
aretoak
zerbitzu teknikoak
ostatua
jatetxea
jarduerak
  harremanetarako
nola heldu
 
         
  slogan  
 

Gandiaga eraikina
Zentroa “Gandiaga Topagunea” izeneko eraikinean dago. Eraikina Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak egin zuen 2005ean eta 2007an COAVNren saria eskuratu zuen. Hirurogeiko hamarkadan egindako seminario handi baten egitura muxarratuaren gainean dago altxata eta mendi-mazelatik igotzen ari den harkaitz baten bolumen-segida gisa integratzen da paisaian.

Eraikin berri honek, naturarekin bat egiten duen abangoardiako artearen leku bezala, Arantzaruren izaera azpimarratu du. Izan ere, lehenengo seminarioaren eraikuntza astun eta horizontalak apurtu ditu eta keinu arkitektonikoa egion dio bertako harkaitzen eta Basilikako dorreen berezko bertikaltasunari.

Eraikinaren izenak Bitoriano Gandiagari egiten dio erreferentzia. Gandiaga frantziskotarra, natura-zalea eta poeta izan zen eta, hala, bere bizitza osoan, Arantzazun hasi edo jarraitu beharreko hiru bilaketa-bideren espiritua bateratu zuen: espiritualtasunarena, naturarena eta kulturarena.

   
 
© Arantzazu-Gandiaga 2009